Errusiar ultraeskuin gehiena, Novorossijako Herri Errepubliken aurka dago. Izan ere, errusiar naziek euren nazioa defendatu aurretik, nahiago dute euren anai ideologikoekin bat egin, eta gaur egungo Erruia multikultural postsobietikoa baino ukrainar faxistak eraikitzen ari diren Ukraina zuri, europar eta antikomunista.
Ezker europeista errusofoboko zenbait iritzigilek errusiar ultraeskuindarrak Donbassen alde daudela esan eta esan egiten dute, hori frogatuz, Donbassekoa borroka faxista vs antifaxista dela gezurra da, ez da paradigma egiazkoa frogatzeko asmoz (eta horretarako zenbait argazki anekdotiko erakutsiz). Hala ere bi gauza ahazten dittuzte: a) errusiar ultraeskuina edo nazismoa oso ttipia dela eta Errusiako Estatuan edo Novorossijan ez duela zuzendaritza-paperik, ez eragiteko gaitasunik; eta b) errusiar nazi gehienak ez daudela Novorossijaren alde, baizik eta Maidanaren alde, biddeo honek erakusten duen bezala.
Euskarazko azpitituluak Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitaren lanaren parte dira
Donetskeko Herri Errepublika: Estatu baten sorrera
Abuztuaren 25ean, Dnetsekko Herri Errepublikako gobrnuburu Alexander Zakhartxenko eta defentsa Ministro Vladimir Kononov nazioarteko prentsaren aurrean agertu ziren. Prentsaurreko honetan, kontraeraso militarraren ñabardurak azaldu zituzten, eta euren helburu politikoa independentzia zela publikoki adierazi zuten, Ukraina federal bati uko eginez.
Euskarazko azpitituluak Euskal Herria-Donbass Elkartasuna Komiteak egin ditu.